XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Vegasen egiten diegu inozoei.

(Kartak alde batera utziz) Badut bestelako oparia zuretzat.

(Agiri bat atera du patrikatik eta JOHNi erakutsi dio) Ezagutzen duzu, ezta?

JOHN : Hipoteka baten kopia zimurtuta dirudi.

GAZTEA: Hipoteka baten kopia da.

JOHN: Nongo hipoteka?

GAZTEA: Lehen esan dizut. Ostatu bateko hipoteka.

Behin familia baten izandako ostatuarena, eta gero galdugordean saldutakoa.

Esan dezagun uztailaren lauko oparia dela, diruarekin batera.

(Eskua luzatu du eta agiria JOHNI ematekotan dago) Zure izena dauka.

JOHN: Nondik atera duzu?

Badira hogeita bost urte paper puxka horren atzetik nabilela.

Ekarri (Jaiki egin da.)

(Mahaia inguratu eta GAZTEArengana doa.)

(GAZTEA ere jaiki eta aurrez aurre jarri zaio.)

(Elkarri eutsi, bultzatu, heldu eta borroka txikia egin dute)

GAZTEA: Erregelak, erregelak bete behar dituzu.

JOHN: Eman papera, madarikatua!

GAZTEA: Itxaron... (GAZTEAk gakoa egin dio eta besoa atzean ezarri).

(JOHN mahai gainean makurtuta dago, aurpegia mahaigainaren kontra behartuta)

JOHN: Tuj! Tuj!

GAZTEA: Barkatu. (JOHN askatuz) Egon lasai, emango dizut agiria.

Lehenago, baina, beste istorio bat entzun beharko didazu.

JOHN: (Eseriz) Berdin dio, jadanik uste dut uztailaren bosta dela.

GAZTEA: Ez, uztailaren laua da oraindik.

Uztailaren laua izango da istorioak amaitu arte.